Hemen elkartzea gustoko dugu

LaBajera-k enpresa gazteenak dakarzkizu, zuk esan dezazun “nik aurretik ezagutu nituen”. Ekimen eta ideiak aurkezteko, baina, batez ere, gure komunitatean dagoen ekintzaile talentua babesteko gunea.

Ez dugu zalantzan jarriko egun mundu digitalak duen garrantzia, baina, argi zegoen gure egoitza kokatzeko leku fisiko bat behar genuela. Bertan elkartu eta ezagutzeko.

Eta lan egiteko lekua, noski.

Hori gauzatzeko, publiko-pribatu lankidetza ezinbestekoa izan da: zortea izan dugu, alde batetik, Iruñeko Udalak eraikin oso bat utzi digulako, gure hazkuntza prozesuan lagundu eta eredu izan gaitezen gizartea zaindu eta zerbitzu erreal eta eraginkor bat ematean; eta, bestetik, Nafarroako Gobernuak ere babestu eta sinesten duelako LaBajera-n.

 

Gainera, geroz eta enpresa pribatu gehiago dira martxan dagoen tren honetara igotzen ari direnak, beraiek inork baino hobeto dakite eta zein zaila den proiektu propio bat martxan jartzea.

Oraindik ez baduzu LaBajera ezagutzen, berandu zabiltza!!! - Oraindik ez baduzu LaBajera ezagutzen, berandu zabiltza.

Iruñeko bihotzean gaude eta LaBajera komunitate izaera duen abangoardiko gune sortzaile eta inspiratzailea da. Gune guztia berrerabilitako altzariekin apaindu dugu, gainera, landareak eta ingurunearen zainketa gure muinaren ezinbesteko parte diren.

Denetarik elkarbanatzen duen komunitate dinamiko bat gara: ideia, gaitasun eta gure proiektu profesionalak, bizitza sozialeko momentu dibertigarriak, formakuntzak eta jardunaldiak.

Baina, hori guztiaren gainetik, asko ikasi nahi dugu, gertu eta urrun ditugun guztiengandik: LaBajera, bertako komunitate, kanpoko enpresa eta profil digital nomaden arteko elkargune bat da.

Ah! Noizbait gertatzen bazaizue pet-friendly ere bagara:zerbaitegatik dira gure mantra nagusienetako batzuk errespetua, enpatia eta giro ona.

Gure guneak

LaBajera-ren jaiotza, kultura klasikoa definitzen zuten ezaugarri eta garai hartatik gordetzen dugun horretan inspiratua dago: demokrazia, eskubidea, arkitektura, egutegia…

Nahiz eta mende asko igaro, oraindik ere garrantzia bera mantentzen duten sistemak dira, eta, horregatik, gure espazioa kudeatu eta antolatzeko eredutzat hartu ditugu, eta, egun, LaBajerak honako espazio/guneak ditu:

Foroa

Beheko solairuan kokatua, non egunerokoa gidatzen duen taldeak lan egiten duen.

Gune bat non patio zabala protagonista izan den artea, kultura, zientzia eta kultura uztartzen diren hainbat ekintza eta ekitaldietan.

Eta baita ilusioa. Ilusioa kiloka.

Akademia

Lehenengo solairuan bi gela atondu ditugu adierazi, ikasi, sortu, hazi eta ezagutza elkarbanatzea xede duten formakuntza, jardunaldi eta ekintzak antolatzeko. Horrela, gure komunitatean azaleratzen ari den talentua babesten dugu.

Termak

La segunda, tercera y cuarta planta están destinadas al trabajo y necesidades de las empresas y albergan once salas equipadas para que puedas reunirte con quienes sea necesario para el desarrollo de tu actividad profesional. Eso sí, has de reservar siempre con anterioridad.

8 pertsonentzako edukiera duten mahai handidun gelak. Gure onena azaleratu behar dugun tailer edota bileretarako aproposak.

Gehienez 6 pertsonentzako edukiera duten gelak. Buruz buruko aurkezpen eta bileretarako aproposak.

Tres ambientes únicos. Una sala preparada para fotografía y vídeo de tus productos y servicios, otra para grabaciones de podcast y audio y, por último, la salita, donde te sentirás como en el salón de tu casa y podrás atender con esa cercanía que muchas veces en los negocios, como en la vida, hace falta.

Kontaktua