¿Quienes somos?

LaBajera ilusio, bokazio, esperientziak ematen dizun lasaitasun, porrot, arrakasta eta eskertzatik sortu da.

Baina, batez ere, dugun gauza garrantzitsu hori zaintzeko helburuarekin: PERTSONAK. Gaur hemen gaudenak, eta, etorriko direnak…

PERTSONAK

Pertsona burugogorrez beteriko lurra gara, xirimiriaren zipriztinekin txamarrak bustitzekoa, mandarra eta pantaloneta erabiltzekoak, villavesan bidaiatu eta txirrinta izatekoa. Ez gara geldirik egotekoak, eta, horregatik jotzen dugu pilota bat harriaren kontra, eta elkar agurtzean “Que pasa pues!” esaten diogu elkarri. Eta nahiz eta latxa izan eta txerri begiekin begiratu egunerokoari, txistorra bikainak egiteko gai ere bagara. Eta txantxingorriak, laminazaleak garelako, eta betekadaz betekada joango gara bidea egiten, kurruskoekin ere, noski, ondo bustitako txalupekin batera, askotan, pintxoa motz geratzen zaigu eta. Eta jostea tokatzen bada, ez gara mangak biltzekoak. Kuadrilakoak gara, poteoa maite dugu, muete eta mueta artean galdu, eta hamaiketakoa erlijio eta pintxoak monumentu bihurtu. Goizean goizetik, gaueko ordu txikiak arte, nafarrak majikoak gara, lan egitekoak, asko gozatzekoak, eta, harro garela bere neurrian esatekoak.

Adriana Eransus

Kudeatzailea

+

Enpresa Zientzietan diplomatua eta Dekorazio Lan eta Proiektuetarako Goi Mailako Teknikaria. Adri, maitasunez deitzen dugu horrela, ekintzailea da jaiotzez. Proaktiboa, saiatua, enpatikoa eta solidarioa, mugitu eta dizdira izatera eramaten zaituen horren bilaketan bere pasioa kutsatuko dizu. Beharrak aztertu eta irtenbidea bilatzen du, nahiz eta horretarako zeru eta lurrak mugitu behar. Beti izango duzu alboan.

Oihane Larranegi

Proiektu zuzendaria

+

19 urte zituenetik da autonomoa, 8 urtez diseinatzaile grafiko lanetan aritu ostean, ostalaritzara egin zuen jauzi, bazkide sortzaile gisa Baserriberri proiektua martxan jarriz. Ostalaritza abentura horretan 5 urte igaro ostean, bere esperientzia guztia motxilan hartu eta AJE Navarra-ko taldera batu zen, gure erkidegoko gazte enpresariak laguntzeko ideiarekin.
Oihanek lagunduko zaitu arazo bat duzula jabetu aurretik, etorkizunean hori ekiditen erakutsiko dizu eta lehiakor sentiaraziko zaitu.

Alberto Alonso

Lehendakaria

+

Administrazio eta Finantzetako Goi Mailako Teknikaria eta egun Alme Correduría de Seguros-eko zuzendari komertziala. Alberto tipo arrunta da eta egunero bere burua gainditzeko gogotsu dabil. Kirolari sutsu eta aisialdian bere ingurukoekin egotea maite duena, gure harreman publikoak, beharra duzunean babestuko zaituen laguna. Bere lurrarengatik lan egiteko gogoz esnatzen da goizero.

Arantxa Blanco

Lehendakariordea

+

Arantxak pertsonak laguntzen ditu euren bizi kalitatea hobetzen. Pedagogia terapeutikoan aditua, Gorputz Hezkuntzako Magisteritzan graduatua da. Kirol kudeaketako URDARAN enpresako arduraduna da eta Mugarkiko bazkide, Baztango lehen kirol zentroa.
Arantxa ezinbestekoa da gure bizi estiloaren zaintzan gizarte kontzientzia lortzeko eta erreferente bat lan etikari dagokionean.

Asier Rebollo

Idazkaria

+

Asier Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua da eta formakuntza zabala du informazioaren teknologia berrietan. Insider Producciones eta Digital-ize Startup-en bazkide sortzailea da.

Alaia eta erabakitzailea, Asier, gainera, YCG Digital Partner-eko bazkide zuzendari exekutiboa da, ESIC Business School eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle lanarekin uztartzen duena.

Noelia Moreno

Diruzaina

+

Noelia gure diruzaina da. ADE-n graduatua (Administrazio eta Enpresa Zuzendaritza) eta NoDi-ren kudeatzailea, hauts-pintura elektrostatikoan espezializatutako industria-munduko ETE bat (alajaina). Bertan, Noeliak, produkzioan parte hartzen du, kalitate arduraduna da, eta, arlo komertzial eta giza baliabideen kudeaketaz arduratzen da. Azken finean, enpresari osoa.

Pasioz betea, kuskuxeroa eta geldirik egoten ez dakiena, arrazoi sozialekin konprometitua. Saltsan aritzea gustoko du eta etengabe dabil erronka berri eta ugarietan murgiltzen.

Gure Enpresak

Harrobia

Gaztea zara, 25 urte baino gutxiago badituzu eta ekintzailetzari ekin edo ideia horri bueltaka bazabiltza. Gertu izan nahi bagaituzu eta gure proiektu, formakuntza eta harremanetan parte hartu, hau da zure etxea.

Etorkizun oparo bat duzu aurretik, kamarada!

Lehen taldea

25 eta 49 urte bitarte dituzu eta festa honetako protagonista zara.

Adin bat duzu non balitekeen ekitea, haur bat izatea edo gazte sentitzea. LaBajera-ko nukleo gogorreko parte zara: erabakiak hartzerakoan bozkatu dezakezu eta zuzendaritzako kide izan zaitezke.

Txapeldunen Liga

(Edo etxekoagoa sentitzen bazara, Boscos-en jokatzen duzula esan dezakezu).

Hemen bazaude, babesten zaituen zerbait duzulako da: zure esperientzia, eta, zure beharra dugu. Berdin zaigu denbora daramazun zure enpresarekin edo sortu berria duzun. Handia edo txikia izan. Hemen ere baduzu zure kuadrila.

PAE gunea gara

Ekintzailetzarako Arreta Guneak(PAE ) enpresa berrien sorkuntza, bere ekintzaren hasiera eraginkorra eta garapena errazteaz arduratzen dira.

LaBajera-k baditu aholkularitzan lan egiten duten hainbat enpresa bazkide.

Horiekin sortu dugu zerbitzu hau, enpresa edo langile autonomo gisa altan emateko izapideekin dauden pertsonak laguntzen ditu. Badakigulako ikaragarria izan daitekeela. Behar duzuen horretan guztian laguntzeko prest dauden enpresa lagun horiekin harremanetan jar zaitezkete (beti ere gure gomendioz zoaztela adieraziz)